Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Porrotx, Marimotots eta Pupu eta Lore: «Ostirala iritsi da!!»

mayo 6

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna, elkarrekin ikasitakoa ospatzen. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jarri sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!

Fitxa artistikoa: 

  • Porrotx: Joxemari Agirretxe Kerexeta
  • Marimotots: Mertxe Rodriguez Serrano
  • Pupu: Izaskun Forcada Pascual
  • Lore: Joanes Echeveste Bernet
  • Txapas: Oihana Sanchez Artieda

Local

Belabieta kiroldegia
Ibarra, Gipuzkoa 042 España