Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Pozalagua Jaialdia 2025: «Totally Tina»

agosto 9

Aurten ere, Pozalaguako Jaialdia Karrantzara iritsiko da.

Espazio paregabea, aire zabalean, Pozalaguako Kobazuloaren aurrean kokatua, akustika ezin hobearekin, inoiz bizi izan ez duzun ikuskizun batez gozatzeko.

Jaialdia 2 egunekoa izango da: Abuztuak 8 eta 9, hain zuzen. 

Doako autobusa, sarrera eta parking-a. Edukiera mugatua. 

Karrantzako Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du Kontxatik eta Ambasaguasetik. 

Ezinbesteko izango da aldez aurreko erreserba egitea bai aparkalekurako edo autobusetarako: 

AUTOBUSA

PARKINGA

*OHARRA: autoz igotzeko erreserba eginez gero, EZ da beharrezko pertsona kopurua zehaztea. Nahikoa da aparkaleku plaza erreserbatzearekin. 

EGITARAUA:

  • ABUZTUAK 8, OSTIRALA, 22.00etan

«WE LOVE DISCO. Musikala»

70eko, 80ko, 90eko eta 00eko hamarkadetako disko-musikaren abesti ezagunenetan zehar egindako bidaia da.

Show-a baino gehiago, esperientzia paregabea eta ahaztezina da. Umorea, dibertsioa, ikuskizuna eta musika ona ziurtatuta daude. Bost abeslari harrigarri, sei dantzari bertutetsuk eta DJ batek beren energiaz kutsatuko zaituzte, dantzaraziz eta gozaraziz, disko-musikaren urrezko aroan hasi eta haien azken ereserki ikonikoenetara garamatzan musika-ibilbide baten bidez. 

Hau ez da ohiko ikuskizuna, adin eta gustu musikal guztietako jendea batuko duen ekitaldia da.

  • ABUZTUAK 9, LARUNBATA, 22.00etan

«Totally Tina» (Tina Tarner tributu-taldea)

Londrestik zuzenean, Tina Turnerren omenezko nazioarteko ikuskizunik onena da. Arrakasta handi hori Justine Riddochen ahots handiari, soinu errealistari, jatorrizko koreografiak birsortzen dituen dantzari profesionalen taldeari eta Turnerrek agertoki gainean zituen soinekoak zintzo erreproduzitzen dituen jantziei zor zaio.

Hainbat sari irabazi ditu, eta, ondorioz, ikuskizun hau ez da imitazio hutsa. Izan ere, Rock´n Rollaren Erreginaren bizitzaren istorioa modu magistralean birsortzen da haren arrakasta handien bidez.

¿

Local

Pozalaguako Kobazuloa
Karrantza Harana/Valle de Carranza, Bizkaia 022 España