Praktika Artistikoen eta Kultura-ikasketen masterra: Gorputza, Afektuak, Lurraldea modu independentean egin daitezkeen lau modulutan banatutako berezko titulu erdipresentziala da. Hainbat herrialdetako artistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek osatzen dute irakasle-zerrenda.
HUARTE Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatuta, akademiaren eta arte garaikidearen arteko topagunea da master hau, non esperimentazio metodologikoa eta pedagogia kokatuak diren nagusi. Diziplinaz gaindiko ikerketa esparru bat eskaintzea du helburu, egungo praktika artistikoak birpentsatzeko aukera egon dadin.
Programak hiru ikerketa-lerro ditu ardatz (modu independentean egin daitezke 16 ECTS kredituko Unibertsitateko Aditu titulua lortzeko):
Aldi berean, badago praktika artistikoan oinarritutako ibilbide bat, hori ere era independentean egin daitekeena Unibertsitate Espezializazio titulua eskuratzeko (30 ECTS kreditu).
Praktika artistikoak: tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako lantegi trinkoak, sormen laborategiak, banakako ikerketa lan bat (MALa) eta taldekako bertze bat.
Hauek osatzen dute masterraren zuzendaritza akademikoa:
Oskia Ugarte Abarzuzak, HUARTE Arte Garaikideko Zentroaren zuzendariak, osatzen du Batzorde Akademikoa.
Hizkuntza
Hasiera
2024ko urria.
60 ECTS | 39 €/ECTS.