Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Praktika Artistikoen eta Kultura Ikasketen Masterra: Gorputza, Afektuak, Lurraldea (2026-2027)

octubre 5, 2026 - junio 29, 2027

Lor ezazu kualifikazioa honako hauetarako: sektoreko artista, erakusketen komisarioa, kultura eta arte kudeatzailea, arte kritikaria, museo eta arte zentroetako profesionala, arteko eta ikusizkoen kulturako hezitzailea eta irakasle eta ikertzaile akademikoa.

INSKRIPZIOA

Aurreinskripzioa egiteko lehenbiziko epea: 2026/05/11 – 2026/05/21 | Dokumentazioa zuzentzea: 2026/05/22
Aurreinskripzioa egiteko bigarren epea: 2026/05/22 – 2026/06/18 | Dokumentazioa zuzentzea: 2026/06/19
Aurreinskripzioa egiteko epe berezia: 2026/06/19an hasi eta ikaspostuak bete arte | Dokumentazioa zuzentzea: egun bat, zuzentzeko jakinarazpena bidaltzen denetik zenbatzen hasita

  • Hizkuntza: gaztelania / euskara
  • Modalitatea: híbridoa
  • Noiz emanen den: 2025/10/06tik 2026/06/30era
  • Ordutegia: online saioak: astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara (hilabete bakoitzeko lehenbiziko 3 asteetan) | saio praktiko eta presentzialak (hilabete bakoitzeko azken astean): 10:00etatik 14:00etara; eta saioak artistekin, 15:30etik 19:30era.
  • Prezioa: 2.436 € (Kontsultatu «Prezioak eta deskontu aplikagarriak» atala)
  • Kredituaks: 60 ECTS
  • Jakintza-arloa Artearen eta Adierazpen Artistikoaren Historia eta Arte Ederrak
  • Proposamenaren egilea: Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila
  • Eskuorri informatiboa (pdf)

«Masterra Praktika Artistikoetan eta Ikasketa Kulturaletan: Gorputza, Afektuak, Lurraldea» izeneko masterra titulu berekia da, eta honako hauek bultzatu dute: Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Akademiaren eta arte garaikidearen esparruaren topagunea da, non esperimentazio metodologikoari eta testuinguru batean kokatutako pedagogiak baitira nagusi. Helburua diziplinaz gaindiko ikerketa-esparru bat ematea da, praktika artistiko garaikideak birpentsatzeko.

Programak 3 ikerketa-lerro ditu ardatz: ikusizko kultura eta generoa, lurraldea eta afektuak. Aldi berean, praktika artistikoan oinarritutako ibilbide bat garatzen da, honako hauek osatua: tokiko artistek eta nazioartekoek zuzendutako tailer intentsiboek, sormen laborategiek, ikerketa-lan pertsonal batek (MALa) eta elkarlanean egiteko beste lan batek. Zenbait herrialdetatik etorritako artista, ikertzaile eta unibertsitateko irakaslek osatzen dute irakasle-taldea.

Informazio gehiago

Local

Huarte Arte Garaikideko Zentroa
Calvario, 2
Huarte/Uharte, Navarra 122 España