Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Presbiziak lagundu omen digu

septiembre 2, 2024

Poesia Orduak programaren lehenengo saioan, Edu Zelaietaren Presbiziak lagundu omen digu liburu berria oinarri harturik, emanaldia eskainiko dute Mugaldekoak taldeko lagunek. Horretarako, literatura eta musika uztartuko dute Bera-Gasteiz ardatzaren inguruan mugitzen den idazle-musikari hirukoteak. 
Gorputzetik abiatuta eta gogoari zein inguru-garaiari ere erreparatuta ariko dira ordubete inguruko emanaldian. Umoreari nahiz konplizitateari uko egin gabe, eta (maiz ikusten zailena den) hurbilekoa ongi ikusteko betaurrekoak jantzita.

Oharrak

  • Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Club aretoa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España