Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Proiekzioa + solasaldia: «Enarak» (Bergara)

octubre 22

  • Proiekzioa eta solasaldia Beñat Iturrioz zuzendariarekin

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Beñat Iturrioz    
  • Gidoia: Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa     
  • Argazkia: Beñat Iturrioz     
  • Muntaketa lanak: Beñat Iturrioz
  • Soinua: Leire Egaña, Oskarbi Sein (pp) Iñigo Etxarri        
  • Musika: Beñat Iturrioz, Joseba Irazoki (score) Enarak, Amorante, Rüdiger, Liher: Enarak     
  • Antzezleak: Juanjo Iturrioz, Jose Iñurrita, Antton Lopez-Abu Hureira, Jesus Calvete    
  • Ekoizpena: Beñat Iturrioz           
  • Banaketa: Bira Produkzioak          
  • Harremanetarako: benat@biraprodukzioak.eus 

Local

San Martin plaza (Euria bada, Seminarixoa)
Bergara, Gipuzkoa 074 España