Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Promesarik txikiena» (Geuretik sortuak)

mayo 22

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, elkarren lagun izateko bidaiari ekingo diote aktorrek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta ekoizpena: Infinitudrama
  • Zuzendaritza: Maite Aizpurua eta Matxalen De Pedro Larrea
  • Zuzendari laguntzaile: Edurne Azkarate
  • Aktoreak: Maite Aizpurua, Intza Alkain, Ane García eta Maiana Etxeberri

Local

Torrezabal Kultur Etxea – (Muguruko landa)
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao, Bizkaia 036 España