PUAJ! 2025 – Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan.
Antzerkia eta bertsoa, bertsoa eta antzerkia, zein dator zeinen atzetik? Bertsolariak eta antzezlea jolasean ibiliko dira, bata bestearen bila hitzez, keinuz, umorez…Gartxot garbitzailearen ametsa gai-jartzaile izatea da, bertso-garbitzaile-gai-jartzaile eta bere garbiketa orgatxotik koloretako koadernoa aterako du eta aspaldian jasotako gaiak proposatuko dizkie bertsolariei elkarrekin jolasteko
Haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko saio jostagarriak, bi bertsolari eta antzezle batek osatua. Formatu freskoa, errebeldea eta ganberroa, umoretik eta jolasetik, haurrekiko interakzioa bilatu nahi duen ikuskizuna.