Punto de Vista beste behin (H)emen eta CIMArekin elkarlanean ari da dokumentalaren inguruko mahai eta elkarrizketak antolatzeko, aurten Iruñeko Udalaren Berdintasun, Ekintza Komunitario, Auzo, Herritarren Partaidetza eta Euskara alorraren laguntzarekin. Kasu honetan, gogoeta bat proposatzen digute sexu indarkeria zinema dokumentalean irudikatzeari buruz. Tamara García Iglesias, Patricia Franquesa eta Efthymia Zymvragaki erronka etiko eta narratiboei buruz arituko dira, Almudena Carracedok moderatuta.
Parte hartzaileak:
Moderatzailea: