Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza» ikastaroa, Juan Garziarekin

abril 8 - abril 10

Helburuak: Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.

Irakaslea: Juan Garzia.

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko apirilaren 8tik 10era (3 saio).

Iraupena: 9 ordu.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideentzat: 90,00 euro
  • Bazkide ez direnentzat: 135,00 euro
  • Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 110,00 euro

Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 19tik 27ra, biak barne.

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko apirilaren 1ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA

Local

Euskaltzaindiaren egoitza. Gaztelako atea 54, Etxezaharra
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España