Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Pupa, Pupita, pupila. Masaje de la Visión»

febrero 13 - febrero 15

Sinopsia: 

Hitzordua eskatzen duzu, antzokira iristen zara, pertsona batek harrera egiten dizu, ohatila batean etzatera gonbidatzen zaitu, objektu txikiak eta pastillaren bat dituen mahai baten ondoan. Bero egiten duela, manta bat behar dela, eskatzen dizu begiak erortzen uzteko, burezurraren hondoan uzteko eta betazalak eskaintzeko. Jakina, eskuzabaltasuneko eta abenturarako prestutasuneko ekintza bat da. Hortik aurrera, argiak itzali, eta masaje berezi bat hasiko da, eta gogoraraziko dizu ametsetan ikusten jarraitzen duzula. Masajeak ordubete iraungo du, antzezlanak ere bai; ametsa, berriz, laburragoa izango da. Ordurako portura iritsiak izango gara.

 

Idoia Zabaleta: 

Ekosistemetan eta populazioen dinamikan duen espezializazioak zeharkatzen ditu bere obren zimenduak. “Pupa, pupita, pupila. Masaje de la visión” masajeen eta bestelako aparatuen moduko bere performance indibidualen ildoaren parte da, zeintzuk gorputzaren pertzepzioan oinarrituta dauden edo berak “Dantzaren 0 keinua” deitzen duen horretan.

Masaje de la visión masaje-forma duen antzezlan bat da. Esperientzia indibidual bat, bisean biseko artistiko bat, ametsetan ikusten jarraitzen dela gogoratzeko. Une hori erreserbatu duen pertsona bat, harrera egiten dion beste bat, ohatilan etzatera, begiak ixtera eta horiek atzean uzteko gonbit egiten diona, beti objektuen bidez ukitzea… Aukera paregabea masaje berezi bat jasotzeko edo oparitzeko.

 

Fitxa artistikoa:

  • Masajistak: Leticia Morales eta Idoia Zabaleta
  • Ahotsak: Camila Tellez, Miriam Inza eta Ainara Legardón
  • M. Benitoren The Most Dramatic Panda EVER eta Ode Aseguinolazaren Stolen Voices albumeko An acoustic ballad izango dira entzungai.
  • Esker onak: Rebecca Collins, M. Benito, Karlos Martínez B. eta Pablo Marte
  • Sorkuntza-egonaldiak Azala, EiMa, L´animal a l´esquena eta Casa Vella-n.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España