
Putas amak, Egia auzoan bizi diren hiru emakume (ama) dira; Lorea, Oiane eta Nahikari.
2021ean sortu zuten musika taldea, eta geroztik hainbat proiektutan aritu dira.
Orain, pauso berri bat eman, eta estudioan grabatu ondoren, Ez goaz inora EP-a aurkeztu dute. Zazpi kanta jasotzen ditu proiektuak: Ez goaz inora, Teknoerrua, Maitia, Kantu generikoa, Kontuz, Contacto visual eta Kunbia zikina.