Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Quantum Politics» mahai-ingurua

diciembre 4, 2024

Kuantika, unibertsoaren ulermena eta informazioaren prozesamendua eraldatzeko duen gaitasunarekin, zeharkakoa eta disziplinartekoa den elkarrizketa zirraragarri baten erdigunean dago. Baita Donostian ere. Zirkulu Kuantikoa, honenbestez, zientzia-teoria horrek eta bere alderdi teknologikoak dakartzan hainbat inplikazio eta etorkizun posibleei buruz solasteko hilean behin egiten den mahai-inguru formatuko topaketa da. Zaletuak, zenbait arlotako adituak eta jende ikusbera, oro har, biltzen dituen pentsamedu partekaturako espazio honek, pasioa zein jakin-mina ditu eragile nagusi. Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean sortutako programa da Zirkulu kuantikoa. 

 

Hurrengo saioak:

Azaroak 6 – Artea eta kuantika 

Artearen eta konputazio kuantikoaren arteko harremanari eskainitako saio honetan Oriol Pares artistak parte hartuko du. Berarekin eta Jaime de los Riosekin batera, sorkuntzan ikuspegi eta forma berriek eskaintzen dituzten aukeretan barrena bidaiatuko dugu, datorren urtean Tabakaleran egingo den «Quantum Visions» erakusketan eta testuinguru garaikideko artearen eta zientziaren arteko elkargune interesgarrietan elkarrekin murgiltzeko.

Abenduak 4 – Quantum Politics

 

Aurreko saioak:

Urriak 2 – Literatura kuantikoak

Lehen saio honetan, eta Jaime de los Ríos artistaren eskutik, fisika kuantikoaren ulermenean eragina izan duten nobelak, filmak eta testuak aztertuko dira. Borges, Cortázar eta Ursula K. Le Guin bezalako egileen narrazioak eta teknikak berrikusiko dira, edota Andrei Tarkovskiren zinea ere.

Local

Tabakalera – (Z Aretoa)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España