
Ustekabeko gertaera baten ondorioz, gure protagonistek emozio, oroitzapen eta aitormen zurrunbilo bat biziko dute, eta horrek kaos dibertigarri batera eramango ditu. Kaos horren bidez, haien beldurrak eta ametsak ezagutzeko aukera izango dugu. Umorearen bitartez, bizitza zein zaila —eta aldi berean zein ederra— izan daitekeen deskubrituko dugu, eta gutako bakoitzak egokitu zaigun papera antzeztu behar dugula ikusiko dugu. Gure pertsonaientzat, beren bizitzako emanaldirik onena ez da agertokian gertatuko.
Komedia batek dramara eramaten zaituenean eta eztarrian korapilo bat sortzen zaizunean. Horixe da Qué difícil es: emozioz, ametsez, aitormenez, adiskidetasunez eta bizitzaren beraren kaos absolutuz betetako bidaia.
12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako ikuskizuna da. Komediaren bidez, beharrezkoak bezain tabu diren gaiak lantzen ditu: bullying-a, sexu-aniztasuna, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, depresioa edo suizidioa. Lau aktore, lau ispilu, argi-jokoak, itzalak eta musikak denboran eta espazioan zeharreko bidaia batera eramaten dute ikuslea, antzerkiari egindako omenaldi honetan: komedia ugari, drama ukitu bat, keinu-antzerkia, txotxongiloak, itzal txinatarrak…
Fitxa artistikoa: