
Tenerifeko Taoro hoteleko gelan da Agatha eta beste gau bat pasatzen ari da esna. Haren senarrarekin hautsi izanaren mamuek eta beraren amaren oraintsuko galerak arrasto sakona utzi dute errealitateaz duen pertzepzioan. Prest dago erokeria bat egiteko eta Ingalaterratik ekarri duen pozoi ahalmentsu bat irensteko. Horrela utziko dio behingoz sufritzeari.
Gizon dotore baten ustekabeko bisitak haren planak eten egiten ditu. Benito da, hotel berean dago eta idazlea da. Abizenak: Pérez Galdós. Zarata bitxiak entzun ditu eta dena ondo dagoela egiaztatu nahi du. Bi jeinu horien artean lotura elektrizatzaile eta dibertigarri bat ezartzen da berehala, non sekretuak, fobiak, gezurrak, desioak eta frustrazioak argitara ateratzen diren. Agatharen planak aldarazi eta haren bizitza salbatzeko gai ote da Benito?
«Hau da Querida Agatha, sentzazioen, umorearen, tentsioaren, bidegurutzearen eta sentsibilitatearen arteko nahasketa; bi egile errepikaezinen jeinuari omenaldia«, Juan Carlos Rubio.
Sarrerak:
22 € Deskontuak kontsultatu
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: uztailak 9, 10:30-13:00 / 16:00-18:00
- Ohiko ordutegia abuztuaren 2ra arte.
- Abuztuak 5 eta 6: ordu bat lehenago Félix Petite Antzokian
- Abuztuaren 6an jaietako ordutegi berezia: 11:30-13:30 (Turismo bulegoan)
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Carmen Morales, Juan Meseguer, Juan Carlos Rubio
- Egilea: Juan Carlos Rubio (Luis Miguel Serranoren laguntzarekin)
- Zuzendaria: Juan Carlos Rubio
- Zuzendari laguntzailea: Manu Baños
- Eszenografoak: Leticia Gañán, Curt Allen Wilmer (Estudio DeDos)
- Argiztapenaren diseinua: José Manuel Guerra
- Musika eta soinu diseinua: Miguel Linares