
Fantasia izateko errealegiak diren gertakariei buruzko fabula bat da ¿Quién nos disparó?. Baina fantasia ere bada. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten».
Besteak beste desengainua, beldurra, emigrazioa eta esplotazioa lantzen ditu fabulak, baita munduko txokoren batean, inoiz, maitatuko gaituztelako itxaropena ere. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea uztartu egiten dira gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsuarekin.
Gasteizko Teatro Principal antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia antzokiak eta Bilboko Arriaga antzokiak bultzatutako «Antzerkigintza berriak – Nuevas dramaturgias» programaren esparruan sortu da proiektua.
- Artistak: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Juana Lor, Gaizka Chamizo, Leyre Berrocal, Nagore Navarro
- Egilea: Alexandru Stanciu
- Zuzendaritza: Ramón Barea
- Zuzendaritza-laguntzailea: Nagore Navarro
- Proiektua: Antzerkiz, Teatro Principal Antzokia, Teatro Arriaga Antzokia, Teatro Victoria Eugenia Antzokia
- Ekoizpen exekutiboa: Pabellón 6
- Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
- Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
- Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan