Cargando Eventos

« Todos los Eventos

QUINTETO ASTOR PIAZZOLLA

junio 12

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du Astor Piazzolla boskoteak, eta bira ugari egin ditu mundu osoan zehar. Azken urteotan taldeak lau album argitaratu ditu (Revolucionario, Fugata, En 3 × 4 eta Triunfal), interpretaziorako trebetasun harrigarria erakutsiz. Taldeak lan klasikoak gaur egunera ekarri ditu, baina baita Piazzollaren ibilbide musikalean hain ezagunak ez diren lanak ere —horiek berriak eta freskoak dirudite, konpositorearen pentsamendutik zuzenean sortutakoak—.

Boskoteak bigarren aldiz irabazi du tango-albumik onenaren lehen saria —Operation Tango albumarekin—, 2023ko azaroan Sevillan egin ziren Grammy sarietan. Piazzollaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatu ondoren, nazioarteko 2024-2025 bira prestatzen ari da taldea, CD berria aurkezteko. Maisu handia omentzeko aukera paregabea da, haren sorkuntza-mundu zabalari buruzko atzerabegirakoa eginez. Kontzertu berean, haren ekoizpen akademikoa eta errepertorio herrikoia uztartuko dira. Azken finean, tangoa goitik behera aldatu zuen konpositorearen lan zabalari bizirik eutsi nahi zaio.

Bandoneona: Pablo Mainetti.
Pianoa: Bárbara Varessi Pega.
Biolina: Serdar Geldymuradov.
Gitarra: Armando de la Vega.
Kontrabaxua: Daniel Falasca.
Musika-zuzendaritza: Julián Vat.

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España