Jatorrizko ideia: Circ Pistolet
Zuzeneko musika: Sergi Estella
Akrobatak: Tomàs Cardús, Marc Hidalgo, Pablo Domichovsky
Arrisku handiko akrobazien ikuskizuna zuzeneko musikarekin
Eszenatoki desordenatu bat… akrobatak berandu datoz… eta musikaria, non dago?
Horrela hasten da Quizás no hay final.
Pertsonaiak: jasotzaile bat, inork kasurik egin ez arren agintzen duena eta guztia kontrolatu nahi duena; zalu-bertikalista trauskil bat, jostaria eta erritmo handikoa; akrobata bat, hasiberria, despistatua eta autoestimu gutxikoa; eta musikari bat, handinahikeriaz hornitua eta iragan hobe baten oroitzapenak dituena.
Zer atera daiteke hain koktel askotariko eta txundigarri horretatik?
Jarriko ote dira ados ikuskizuna egiteko?
Izango ote dira gai segidan figura bat baino gehiago egiteko, hutsik egin gabe?
Kentuckytik Terrassara, Rubí eta Missourin barrena, Londresen eskala txiki bat eginda. Bidaia zoroa rock-erritmoan, mahai gaineko akrobaziekin, saio bertikalekin, minibaskularekin eta orekekin.