
1990eko abendua. Joaquin Bravok, audientzian liderra den musika-programa bateko esatariak, agur esan die entzuleei, irratian ia 30 urteko ibilbidea egin ondoren, eta bere programa publikoari begira emititu du, bere jaioterriko antzoki estreinatu berrian: Barakaldo Antzokian. Agurrean, bere ibilbide profesionaleko une batzuk gogoratuko ditu, non musika izango den protagonista nagusia.
“Radio Pop” 60., 70. eta 80. hamarkadetako musikari egindako omenaldi bat da. Gizarteak, estimulu gutxiagoren eraginpean, presa gutxiagorekin bizi eta ia erreferente berberak partekatzen zituen garai bati begirada nostalgikoa; irratiak, pertsona guztien eskura, gure gustu musikalak moldatzen zituen garai bati, unean uneko benetako “influencer” en bidez: irrati-esatariak.
Fitxa artistikoa: