Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Rap feminista tailerra Zarautzen: «La Jeka»

febrero 18

Gurekin lankidetzan diharduen Argentinako La Morera Fundaziotik bisita izango dugula 2026ko otsailak 16tik 20ra. Bisita horren baitan, Jessica Gonzalez «La Jeka», Cordobako (Argentina) Mujeres Activando kooperatiba feministako burua, eta Matias Jaimovich, fundazioko sortzaile eta proiektu teknikaria gure lurraldean izango dira hainbat jardueratan parte hartzen. «La Jeka» emakume sortzaile eta aktibista da, musikaren, artearen eta idazketaren bidez komunitateetan eragin soziala sortzen duena. Bere ibilbidean zehar, genero-indarkeriaren aurkako lanketa, emakumeen ahalduntzea eta natura zaintzea izan ditu ardatz, betiere kultura- eta sormen-tresnak baliatuta. Cordobako hirian aitortua da, gizarte- eta kultura-aktibismoarekin lotutako ekimen ugariren gidaritzagatik.

Rap feministako tailer teoriko-praktiko bat proposatzen da, genero musikal hori adierazteko eta ahalduntzeko modu gisa ezagutu nahi duten emakumeei zuzendua. Tailer horrek hurrengo helburuak ditu:

Metodologiari dagokionez, tailerrak talde-dinamikak, banakako ariketak, abestien analisia eta ahozko idazketa eta praktika saioak konbinatuko ditu. Giro inklusiboa eta errespetuzkoa sustatuko da, ahots bakoitza baloratu eta entzun dadin.

Informazio gehiago

Local

Zarautzeko Emakumeen Etxea
Zarautz, Gipuzkoa 079 España