2024ko Rataplan Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Proiektu irabazlea “KARRIKAN” Plataforma laugarren laguntza deialdiaren barruan.
NŒUD, frantsesez korapilatua, “DAB dantza konpainiaren” sorkuntza berria da, non Eduardo Chillidak eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan sakondu duten, mugimenduaren bidez. Obraren inspirazio sozialari dagokionez, bi artista ospetsu hauek bizi izan zuten egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru dantzari jarri dituzte eszenatokian zurrunkeriatik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten. Behaketa hauek dantzara ekarriz, iraganera begiratu dute garaikidetasuna eraikitzeko, erroetatik eta herriarentzat.