RATAPLAN Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
El Gran Final tragikomedia bat da. Gerra zibilaren ondorioz, elkar ikusi gabe denbora dezente eman duten bi pailazo berriz elkartuko dira. Gerrak horrek azken emanaldia eten egin zuen, hain justu ere azken ekitaldi handiari ekin aurretik. Orain, 30 urte baino gehiago igaro diren honetan, urrats amaigabeak eman ostean, egunero bizirauteko etengabe borrokatu ondoren eta gorputza zaharkitua dutela, berriz elkartu dira eta haien “Amaiera Handia” bukatzea erabakiko dute. Ikuskizun honek omenaldia egiten dio munduko lanbide polit eta eskuzabalenetako bati. Sentitu, emozioetatik abiatuta ikuslearekin elkarrizketa bat sortzeko, non hitzak beharrezkoak ez diren.