RATAPLAN Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Deliriozko biopic honek auzoko heroi bat du protagonista: ez da inondik inora ezinbestekoa, baina mundu honetan denetarik egon behar du. Aurrekontu txikiarekin eta material txarrekin beren burua egiten duten pertsona horienganako maitasun ekintza bat da. Norbait izan nahi dutenei buruzko pieza komiko bat da; baina, azkenean, haien bizitza untxiena bezalakoa da, arrastorik utzi gabe salto egiten baitute, eta, atzera begiratzean, eskopeten beldurra baino ez dute ikusten. “Jada heldulekurik ez dagoenean, barre egitea besterik ez zaigu geratzen”.