RATAPLAN Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Tomatea pailazoaren Tomate, Puro Tomate ikuskizuna, globo-erakustaldi eta testurik gabeko komedia fisiko bat da, dagoeneko 26 herrialdetan aurkeztu dutena eta nazioarteko hainbat sari jaso dituena: Txinan (Guinness Errekorra 2016/2017, Globoekin egindako Eskulturarik Handiena) Espainian, Italian, Belgikan (Globoekin egindako Komediarik Onena), Mexikon, Txilen (Urteko Pailazoa 2017, Valparaiso), Argentinan, etab. Pertsonaia xelebre baten aurkezpen originala da, batzuetan krudela eta besteetan naifa. Publiko guztiari zuzenduta dago, eta barre eragin eta pentsarazi egiten du. Dagoeneko ehunka jaialditan parte hartu du. Asmoa betikoa du: barreak oparitzea eta gizarteak dituen arazoen inguruko hausnarketa sustatzea