Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Recursos para la creación contemporánea I: métodos y técnicas aplicadas a la reproducción escultórica» ikastaroa, Adrian Castañedarekin

octubre 20 - octubre 30

Proiektu artistikoei aplikatutako modelatze-, moldekatze- eta erreprodukzio-tekniketara hurbiltzeko ikastaro honek hainbat objektu, pieza edo motibo erreproduzitu, kopiatu eta biderkatzeko helburua duten prozeduretarako sarrera planteatzen du. Teknika horiek ezinbestean lotuta egon dira eskulturarekin sorreratik, oinarrizko prozesuak baitira eskulturak material batetik behin betiko materialera eramateko.

Teknika horien eta beren materialen historia artearen historiarekin paraleloan garatu da, baina, gaur egun, inoiz baino gehiago, konplexutasun formal handiko hamaika proiektu konpontzeko aukera dugu, material eta baliabide teknologiko berrien agerpenari esker.

Ikastaroa 4 modulutan banatuta dago, eta bakoitzak 3 orduko 2 saio ditu. Lehenengo atalean artistek beren proiektuetarako dituzten benetako beharrak aztertuko ditugu. Bertaratutakoen premien arabera, edukiak xehetasunez egokitu ahal izango dira. Prozesu horietatik eratorritako arazoak teknikoki ebaztea izango da lehentasuna artisten ekoizpenean, jardunaldi bakoitzeko gai-zerrenda bat emateaz harago.

Informazio gehiago

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España