
Gazteak adostasunaren kulturara hurbilduko ditu “Red-NUDES” lanak, adostasuna zuzenean lotuz sexuarekin,baina baita errespetuarekin, desioarekin, berdintasunean oinarritutako harremanekin eta aukeratzeko posibilitatearekin ere.La manada delakoa, gizon taldea, identitate maskulinoak eraikitzeko elementu nagusia izango da. Disidentziaorok zigorra izango du. Izan ere, gizonen arteko leialtasun-aliantza da kultura matxistaren eragileetako bat, gainditzen zailenetakoa.Gizon-talde jakin batzuk feminismoaren aurka piztenari diren aurkakotasunaz hitz egin nahi dugu. Sareetan indarra hartu duen fenomeno erreakzionario bat.
Generoen arteko berdintasuna helburu duten aurrerapausoen aurka morroi toxiko batzuek zabaltzen dituzten argumentuak kopiatzen dituzte mutil gazteek, eta sexu-indarkeria guztiak legitimatzen dituzten diskurtsoak artikulatu. NUDE argazkien fenomenoaren inguruan egituratzen da ikuskizunaren kontaketa: lapurtutako nude irudien eta bideo zein argazki intimoen eskaria esponentzialki gora doa, sareetan baimenik gabe argitaratu eta biralizatzeko, eta horren inguruko gatazkak areagotzen ari dira gazteen artean.“RedNUDES” lanaren tonua eta diskurtsoa gazteei zuzenduta dago, baina estilo zuzenak eta jorratutako gaien gaurkotasunak publiko heldua ere sartuko du auzian.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Nerea Lizarralde, Ander Chamorro. Nagore Andrés, Josu Iriarte
- Egilea: Xus de la Cruz
- Zuzendaritza: Mikel Gómez de Segura
Sarrerak:
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
- Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
- Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan