
Lucas, Valeria eta Santi istroio berezi honetako protagonistak dira, euren bizitzak birplanteatzera eramango dituen aparteko egoera biziko dutenak. Bere lana uzteko gogoa duen Sevillako kazetari batek, idazle izateko gogoa duen aktore batek eta Londresen bizi den eta bere benetako maitasuna berreskuratu nahi duen ingeniari batek egoera zentzugabeenak pairatuko dituzte eta beren bizitzei berrekingo diete.
Bigarren aukerei buruzko komedia da, eta hausnarketa, daukaguna baloratzea eta benetan nahi dugunaren alde borrokatzera gonbidatzen du ikuslea. Inoiz ez da berandu berrabiarazteko botoia sakatzeko, erabakia gure esku baitago.
Qué J ‘Arte! antzerki-konpainiak barreaz haratago joan nahi du, bihotzak ukitu eta mezu esanguratsuak transmititzeko, komedia burutsua eta narratiba sakonak uztartuz, barrea ez ezik, inpresio iraunkorra ere eragingo duen ikuskizuna eskaintzeko. Aurkezten duten antzezlan bakoitzak mezu bat du atzean, algara artean ezkutatutako lezio bat, ikusleari dibertsioaz gain, mezu bat helarazteko, agertokiko argiak itzali ondoren aldean eraman ahal izango duena.