Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Reyes Carrasco

marzo 28, 2026

Reyes, María José Carrasco flamenko-kantariaren alaba, egungo flamenko artistarik gazteenetakoa da, etorkizun oparoen duenetakoa. Bi urte zituenetik erakutsi zuen flamenkoa kantatzeko grina, eta talentu goiztiar hori nabarmendu dute bere ibilbidean jaso dituen hainbat sari eta aintzatespenek.

Lorpen garrantzitsuen artean, aipatzekoa da La Unióneko Festival de Cante de las Minas jaialdiko nazioarteko 1. saria (2015); horri esker, jaialdiaren 55 urteko historiako irabazlerik gazteena bihurtu zen Carrasco. Beste sari batzuk ere irabazi ditu, hala nola Premio Especial Infantil delakoaren 1. saria (2015) eta Canal Sur-eko Tierra de Talento programako 1. saria (2021).

Los Palacios y Villafranca udalerriko alaba kutun izendatu zuten 2021ean, bere ibilbide meteorikoa eta flamenkoari egindako ekarpena nabarmentzeko. Gaur egun proiektu berri batean murgilduta dago José Miguel Évora zuzendari eta konpositorearekin batera. Ospe handiko artistekin partekatu du agertokia, hala nola Estrella Morente, José Mercé, Esperanza Fernández eta Rosario Floresekin.

Madrilgo Erkidegoko V. Suma Flamenca Joven (2025) ekimenean parte hartu du, eta arrakasta handia izan du kritikaren eta publikoaren artean.

Rubén Lara, gitarrista 

Sarrerak:

15 €. Kontsultatu deskontuak

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España