Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Rhythm of the Dance»

noviembre 9

Irlandako Dantza Konpainia Nazionalak Rhythm of the Dance dantza ikuskizun ikusgarri hau aurkezten du, 24 urte baino gehiagoz mundu osoko entzuleak zutik jarri dituena. 50 herrialdetan baino gehiagotan 7 milioi pertsonak ikusi duten ikuskizuna,  munduko hiru ikuskizun irlandar garrantzitsuenetako bat da.

Zuzenean jotzen ari diren musikariekin, munduko lehen mailako abeslari eta dantzariekin, tximistaren abiaduran interpretatutako erritmo taupadatsuen esperientzia liluragarria da ikuskizuna, koreografia zoragarriekin.

Irlandaren historiaren zeharreko bidaia bat, antzinako garai mitiko eta kondairez beterikotik hasi eta gaur egungo Irlanda moderno eta hiritareraino, talentuz betea. Irlandarra bere funtsan, eta ukitu berritzaile batekin —Sean Nós (hau da, estilo zaharra) sustraietatik hasi eta gaur egun ikusten dugun estilo modernoaraino—, Rhythm of the Dance ikuskizun berri honek ikus-entzuleak bi orduko etenik gabeko bidaia zirraragarri batean eramaten ditu.

Local

Kursaal – (Terraza)
Zurriola Pasealekua, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España