Zer geratzen da “betiereko maitasun” horretatik lotura likido eta harreman irekien aro batean? Nola definitzen dugu gaur maitasuna? Zerk eragozten digu aske maitatzea? Eta zer egiten dugu desirarekin, ukoarekin, mendekotasunarekin, sakrifizioarekin, zaintzarekin? Maitasunezko trantsizio-garai bat bizi dugu, aspalditik oihu egiten duena herrestan daramagun inertzia hausteko eskatuz, eta gonbidatzen duena maitale izateko modu berriak eraikitzera, era argiago eta helduagoan bizitzera desira eta gure maitasun-harremanak, maitasuna oraingo aukera, barne-iraultza bilakatzera. Horrela, maitasuna aizkoratzen, zalantzan jartzen eta besarkatzen duen pieza bat planteatzen dugu: likidoa, anitza, antsietatea, kontzientea, kontraesankorra, gorputzekoa, disidentea. Klasiko handi hau hartzen duen eszenatokia, aurreiritziak desegiteko eta MAITASUNAREN paradigma mitiko eta liluragarri berri hau ospatzeko.