Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ROCE Topaketa

diciembre 2, 2024 - diciembre 4, 2024

Udal Musika Bandak, ROCE Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareari buruzko informazio hau helarazi nahi dizue. Aurten, Gasteizen XV. ROCE Topaketa egingo da, non anfitrioiak izateko zortea izango dugun.

Topaketaren izenburua «Mediacción: creando espacios de afecto y comunidad entre la música, los intérpretes y las personas» da eta Gasteizko Europa Jauregian izango da 2024ko abenduaren 2tik 4ra. Pentsalari, pertsona anonimo, irakasle, diziplina askotarikotako artista, kultur kudeatzaile, gizarte-erakunde eta lider eta bitartekarientzako topagune izan nahi du ekitaldi honek. Gure helburua entzuten eta hitz egiten jarraitzea da, musika-erakunde gisa dugun zeregina hobeto ulertzea ahalbidetuko digun prozesu batean. Publikoa, musikariak eta musika konektatzen direnean sortzen den adizkidetasunezkoeta elkarrekikotasunezko espazio bat sortzea bilatzen dugu, esperientzia artistiko kolektibo bihurtuz.

Esteka honetan duzue informazio gehiago: ROCE TOPAKETA

Norentzat: kultura-ekipamenduetako hezkuntza- eta gizarte-arloetako arduradunentzat; sortzaileentzat; musikako, ikerketako, musikologiako, hezkuntzako, psikologiako, pedagogiako eta kultura-bitartekaritzako profesionalentzat; gizarte-kolektiboetako arduradunentzat; gizarte-langileentzat; eta XIV. ROCE Topaketaren gaian interesa duten guztientzat.

Izen-ematea eta kontaktua:

Izena emateko epea: azaroaren 25era arte.

Plaza mugatuak, izena emateko hurrenkeraren arabera emango direnak.

  • ROCErekin elkartutako erakundeak: doako izen-ematea.
  • Publiko orokorra: 40 €.
  • Ikasleak, jubilatuak eta Gasteizko Udaleko langileak: 20 €.

Izena emateko kontu zenbakia: ES58 2095 5001 06 1063874613

Tel.: 654 85 08 80

E-maila: info@rocemusica.org

Detalles

Comienza:
diciembre 2, 2024
Finaliza:
diciembre 4, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/12/02/roce-topaketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España