
ROCK ON TOP 2026 – Rockumentalen zikloaren barne.
Proiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin
Hiru talde, hamabost hiri eta tren bakarra. Big Easy Express dokumentalak Old Crow Medicine Show, Mumford & Sons eta Edward Sharpe & the Magnetic Zeros taldeen bidaia musikala kontatzen du, San Frantziskotik New Orleansera, 2011ko udaberrian.
Ibilbidean zehar, Malloyk Super 8 formatua erabiltzen du, zuri-beltzeko irudiak eta argiztapenarekin egindako jokoak uztartuz, 70eko hamarkadako zinema gogorarazten duen estetika retroa sortzeko. Hala ere, zuzeneko emanaldiak kalitate handiagoko irudi eta soinu digitalarekin filmatzen ditu, kontzertuen indarra eta benetakotasuna nabarmentzen dituen kontrastea lortuz.
Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)
Gainera, Rock on Top-en bosgarren edizio honetan, dokumentalak ikustera hurbiltzen diren pertsonek bi esperientzia bikoitz irabazi ahal dute zozketa bidez. Esperientzia bakoitzak tour backstage barne hartzen du, bata eikainaren 19rako (ostirala) eta bestea 20rako (larunbata), Azkena Rock Festivalen. Gasteizko Mendizabaleko gune ikonikoan sartzera eta egun horretako programatutako taldeekin gozatzera gonbidatzen zaitugu.
Dokumental-zikloaren azken emanaldia amaitutakoan egingo da zozketa, No somos nada, dokumentalaren ondoren, hain zuzen ere, ekainaren 17an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.