Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ROCK ON TOP 2026 – Rockumentala: «NO SOMOS NADA»

junio 17

ROCK ON TOP 2026 – Rockumentalen zikloaren barne.

Proiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin

Zuzendaritza: Javier Corcuera. 2021. Espainia-Peru. 100 min.

La Polla Records taldearen eta bereziki Evaristo Páramos liderraren erretratu intimo eta emozionala. Artxiboko irudiak, testigantzak eta taldearen agur-birako uneak baliatuz, filmak Euskal Herriko eta estatu espainiarreko punk talde eraginkorrenetako baten historia berreraikitzen du.

Musikatik harago, dokumentalak taldearen sorrera markatu zuen testuinguru sozial eta politikoa aztertzen du, kritikaz, irreberentziaz eta konformismo ezaz betea. Tonu hurbil eta zintzoarekin, No somos nada denboraren joanaz, adiskidetasunaz eta belaunaldi baten ondareaz hausnartzen duen lana da.

Javier Corcuera eta Evaristo Páramosen presentziarekin.

Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)

  • Gonbidapenak eskatzeko datak: Noiztik: 2026/05/20 00:00 Noiz arte: 2026/06/17 19:00
  • Zure gonbidapena 945 161 830 telefonora deituz ere eska dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara

Gainera, Rock on Top-en bosgarren edizio honetan, dokumentalak ikustera hurbiltzen diren pertsonek bi esperientzia bikoitz irabazi ahal dute zozketa bidez. Esperientzia bakoitzak tour backstage barne hartzen du, bata eikainaren 19rako (ostirala) eta bestea 20rako (larunbata), Azkena Rock Festivalen. Gasteizko Mendizabaleko gune ikonikoan sartzera eta egun horretako programatutako taldeekin gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Dokumental-zikloaren azken emanaldia amaitutakoan egingo da zozketa, No somos nada, dokumentalaren ondoren, hain zuzen ere, ekainaren 17an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España