
Donostiako 2026ko Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era ospatuko da.
Hauek izango dira Saguesek hartuko dituen 8 musika emanaldiak:
Rock alternatiboa, indie rock eta indie pop estiloak nahasten dituen Veintiuno taldeak irekiko ditu Sagueseko gauak. 2011n Toledon sortua, talde honek Estatuko geografia zeharkatu du festibal eta areto esanguratsuenetan kontzertuak eskainiz. Bere musika kontzeptua adiskidetasunari erabat lotuta dago, eta horrek Espainiako indie arloan talde errespetatuenetako batean bilakatu du.
Belaunaldi ezbedinetako bi emakume rockeroek euren talentua batu dute igande gau berezia eskaintzeko. Nat Simons madrildarra Estatuko rockaren irudi esanguratsuenetako bat da, eta agertokia partekatuko du Aurora Beltran iruindarrarekin, hain zuzen ere, ibilbide luzeko rock irudi ikoniko batekin, bai bakarlari moduan, baita Tahures Zurdos bezalako talde baten lider bezala ere.
Extremadurako Sanguijuelas del Guadiana taldeak Sagueseko agertokira aterako da Aste Nagusiaren astelehenean landa-bizitza eta “berbenekoa” aldarrikatzen duen rocka, popa, musika elektronikoa eta rumba ikutuak dituen estilo fresko batekin. 2025ean estudioko lehen albuma argitaratu ondoren, Donostiako Aste Nagusira iritsiko dira benekotasunaren aldeko apustu bezala.
Duela hamar urte Konstituzio plaza bete zuten 40.uteurrena ospatzeko. La Orquesta Mondragón Aste Nagusiko asteartean Saguesera itzuliko 50.urteurrena ospatzeko, emozio handiak, oroitzapenak eta umorea izango dituen gauan.
Kataluniako talde hau egun Espainiako pop-rockaren erreferente da. Asteazkenean Sagueseko agertokian izango dira estilo zintzoa eta ikuspegi oso pertsonala eta garaikidearekin. Horri esker, igoera esanguratsua izan du eta Estatuko festibal ezagunenetan parte hartu du.
Trikitixa eta musika elektronikoa lotzen dituen Josune Arakistainen proposamen berriak energiaz beteko du Sagues ostegunean gauean. Huntza taldeko abeslari izateari utzi ondoren Saguesera abeste berriekin iritsiko da, hain zuzen ere nortasun indartsuko abestiekin eta emakumeen indarra argi eta garbi erakusten duten letrekin.
Lia Kali abeslari kataluniarrak Saguesera estilo nahasketa ekarriko ditu, besteak beste, soul, reggae, rumba, jazz, trap edo hip hop estiloak. 2026ko Musikaren Akademiako hiru sari irabazi ditu: Kaelis diskak Musika Urbanoaren diska onenaren saria jaso du, “Chulx” abestiak – Eladio Carrionekin elkarlanean egindakoa – Abesti Urbano onenaren saria jaso du, eta “En la cuerda floja” abestiak Hip Hop abesti onenaren saria jaso du. Gainera, Herbeeretako Noorderslageko Eurosonic festibalean Epaimahaiaren eta Publikoaren sariak jaso zituen. Beraz, musika urbanoaren uneko izar handienetako bat izango dugu gure artean.
Euren ibilbidea duela 23 urte amaitu ondoren, Xabier Solanok gidatutako Etzakit triki pop talde hernaniarra agertokietara itzuli da eta hainbeste espero zen itzulera honetan Sagues dantzan jarriko du Aste Nagusiari amaiera emateko. Estilo fresko eta jai-giro honekin amaiera emango diogu Aste Nagusiari eta 2003an euren ibilbidea amaitu aurretik zuzenean ikusteko aukera izan zuten jarraitzaile kopuru handia, zein belaunaldi berriak erakarriko ditu, Sagueseko kontzertuei amaiera aparta emateko.