Bombayko (orain Mumbai) kaleetan bizi da Krishna. Ahal duen edozertan egiten du lan, eta tratu txarrak jasotzen ditu gizartearengandik, mantendu ezin dituzten familiek abandonatutako milaka haurrek bezala. Bere bizitzan era askotako pertsonaiak daude tartean. Mira Nair zuzendari indiarraren fikziozko lehen film luzea. Dokumentalaren arloan prestatu zen AEBn. Film honen estreinaldiak oihartzun handia izan zuen, Cannesen Caméra d’Or saria irabazi ondoren.
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak