Mario Calabresi (Milan, 1970) idazle eta kazetaria da. La Stampa eta La Repubblica egunkarietako zuzendaria izan da, eta hainbat liburu argitaratu ditu; besteak beste, Salir de la noche (2007; Libros del Asteroide, 2023), La fortuna non esiste (2009), Cosa tiene accese le stelle (2011), Non temete per noi, La nostra vita sarà meravigliosa (2015) eta La mattina dopo (2019).
Calabresik Salir de la noche liburuan bere aitaren hilketaren inguruko gertaerak ikertzen ditu eta bere familiarentzat izan zituen ondorioak kontatzen ditu. Egileak argi arakatzen ditu indarkeriak markatutako urte haiek, eta aitak jasan zuen jazarpen bortitza kontatzen du. Haien istorioa beste biktima askorenarekin lotzen da, eta agerian uzten du herrialde osoari benetan zegokion hondamendiari intimitatean aurre egin behar izan ziotela.
Elkarrizketatzailea: Mitxel Ezquiaga