
Bilboko Berreginen Museoak bere egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu diren bi jarduera aurkezten ditu: San Valentin eguna eta Inauteriak. Aurtengoan, bi ospakizunak egun berean izango dira, eta, beraz, erakunde bizkaitarrak ospakizun bikoitza egitea erabaki du. Bi jarduerek oinarri bera izango dute: gaur egun museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketa: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”. Erakusketa hori Museoaren bildumako hamar artelanek osatzen dute, eta horien bidez jorratuko da antzinatasunak zer-nolako eragina izan duen gaur egun unibertsoari buruz daukagun ezagutzan.
Batetik, familientzako bisita-tailer bat antolatu da, non planetak zeharkatu eta aldi baterako erakusketa ezagutu ostean, parte-hartzaileek Kupidoren arkua eta geziak egingo dituzten. Horrez gain, helduentzako hitzaldi bat egongo da, astrologiaren jatorriak arakatzeko eta maitasun erromantikoaren betiereko mitoa aztertzeko.
SAN VALENTIN 2026: Izarretan idatzita
Eguna: larunbata, 2026ko otsailak 14
Ordua: 13:00etan
Adina: Helduak
Iraupena: 90 min.
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Zeri buruz arituko gara?: Antzinaroaz geroztik maitasuna indar kosmikotzat hartu izan da, hau da, erakarpen unibertsalaren printzipiotzat hartzen zen, erromantizismoaren ideiatik harago zihoana, eta astrologia kosmos horren hizkuntza sinbolikoa zela uste zuten.
Aurten, San Valentin ospatzeko, iragan horretara itzuliko gara, ordu hartako astrologiaren jatorria arakatzeko eta maitasun erromantikoaren betiereko mitoari aurrez aurre begiratzeko.