
Txupinazoaren egunean, abenduaren 5ean, ostirala, etxafuegoa lehertu aurretik eta ondoren, Ondoezik elektrotxaranga ibiliko da kalez kale, Herriko Plazaren inguruan. Eta jarraian, Laprast Erromeria taldearen emanaldia izango da plazan, afaldu aurretik eta ondoren.
Larunbatean, San Nikolas egunean, Punttu Kakotx elektrotxarangaren txanda izango da. 20:00etatik aurrera, Herriko Plaza inguruan ibiliko dira, eta gaueko kontzertuen tartean, lau talde eta musika-jartzaile ariko dira eszenatokian:
Igandean, herriko txarangak girotuko du bazkaria eta ondorengo jaia, kalez kale. Eta gauean, beste bost talde edo musikari igoko dira Herriko Plazako oholtzara, 22:00etan hasita:
Abenduaren 8an, astelehenarekin, azkenik, Muxutruk erromeriak itxiko ditu jaiak, 19:30etik aurrera.