San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaien programazioaren barruan.
Niña Coyote eta Chico Tornado 2012an sortu zen Donostian, Zuloak eta Surfin Kaos taldeen errautsetatik. Ursula Strong(Bateria) eta Koldo Soret-ek (Kitarra eta ahotsa) osatzen dute power bikoa, rock pozoitsu astun eta gordina jorratzen dute.
Beti autogestioan, 2013an kaleratu zuten lehenengo diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013) eta ordutik, ia 400 kontzertu eman dituzte etenik gabeko bira batean. Mexiko, Txile, Argentina, Estatu Batuak, Japonia, Errusia eta Europan aritu dira jotzen besteak beste, eta Euskalerriko gaztetxe, herri eta aretoetan.
4 Diska(NCCT 2013, Eate 2016, Aitzstar 2019, DCÑA Vs NCCT 2022) Ep 1(Lainoland 2015) eta hainbat single kaleratu dituzte urte guzti hauetan zehar, Pozoi records beraien zigilupean.