
Santikutz Abesbatza, Andoni Salamero poeta, Pello Ramirez musikaria eta Josu Altzelairen argazkiak.
Nork ez du maite bere herria, bera bizi deneko ingurua? Bertan, sentipen hala nola bizipenik samurrenak gozatu ditugu, hantxe itxuratuz joan gara gure iruditeria sentimentala. Proiektu honen helburua horixe da: guk horren kutun eta maite dugun herri-grin horixe emanaldira datorren ikusleari heleraztea, batez ere horren samurki gozatzen duguna haiek ere goza dezaten.
Santikutz Abesbatzak sustaturik.
Sarrera doan tokiak bete arte.