Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Santurtziko 2024-2025eko Gabonak: «El cascanueces»

diciembre 22, 2024

Santurtziko Gabonetako egitarauaren barne: Santurtziko 2024-2025eko Gabonetako egitaraua

Intxaur-Kraskagailua Gabonetako Klasiko bat da eta ez dago Gabonak baino garai magikoagorik. Ballet hau San Petersburgon estreinatu zen 1892an. Nazioarteko Ballet Klasikoak betiko lan honen bertsio bat eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainekin eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarriarekin.

Marie igarotzen ari den Gabonetako gau zoragarrian, Drosselmeyerren magiari esker, protagonistak ametsean sagu gaiztoen eta berunezko soldadutxoen borroka ikusiko du, bere intxaur-kraskagailua printze eder bihurtuko da, eta elkarrekin elurrez beteriko lurretan zehar Jauregi Magikoan agertuko dira, non jostailuek bizia hartuko duten eta denek batera sekula ahaztuko ez duten jaiaz gozatuko duten.

Ballet klasikoarekiko maitasuna partekatze eta sustatze aldera, Nazioarteko Ballet Klasikoak Santurtziko Aikoa-María Martín Ballet Eskolako ikasleak sartuko ditu ikuskizunean, ballet klasikoko konpainia profesional bat zer den ezagutzeko aukera paregabea izan dezaten.

Fitxa artistikoa:

  • Musikaren egilea: Piotr Tchaikovsky
  • Koreografiaren egilea: Andrey Sharaev
  • Ikuskizunaren iraupena: 120 min
  • Antzezleak: Nazioarteko Ballet Klasikoa. Bakarlariak: Tatiana Nazarchevich, Nikolay Nazarchevich, Sergey Iliin, Elizaveta Savina, Denís Dónica, Vadim Stetenco, Ana Oleinic, Rebecca Nervi, Nicole Ferazzino, Alexei Gherchelegiu, Anna de Muri, Andrei Saharnean, Olga Marcova…

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España