Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: «Eros»

noviembre 13, 2024

2024ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barne.

Ahotsa ematen die, hitzik erabili gabe, maitasuna zaintzeko bidea zailtzen diguten beldurrei.

Hau bikote-harreman baten gorabeherei buruzko istorioa da, non bestearen gustukoa ez izateko beldurrez, zaurgarri agertzeko lotsaz eta egiek min emateko ikaraz bi maitalek maskara jartzen duten. Eta nola aritu daiteke hobeto maitasunaren maskarei buruz maskara-ikuskizun baten bitartez baino?

Erosek bi maitale mozorroturen istorioa kontatzen du, zenbait jainko grekok ezarritako oztopoak gainditzen saiatuko direnak: Eros maitasunaren jainkoak jaurtikitako lehen gezikadatik hasi, Ares gerraren jainkoak eragindako eztabaidetaraino edo Kronos denboraren jainkoak ekarritako monotoniaraino. Horiekin batera beste zenbait eta zenbait jainkok maitasuna tragedia bihurtzea bilatuko dute.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea eta zuzendaria: Arnatz Puertas
  • Antzezleak:  Aitor Echarte, Itxaso Gil, Leire Ormazabal, Luix Mitxelena, Nagore Cenizo-Arroyo.

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España