Santurtziko 2025eko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Lope de Vegaren komediaren egokitzapen garaikidea da, jatorrizko bertsoarekin leiala baina ulergarria gaur eguneko publikoarentzat. Bertsio honetan Urrezko Mendearen hizkuntza arinago erabiltzen da, testu klasikoa ulergarriagoa eta gozagarriagoa eginez, baina erritmo poetikoa eta testuaren mamia galdu barik.
Antzezlana “antzerkia antzerkiaren barruan” izeneko azpigeneroaren barruan dago, Diana eta Teodororen arteko istorioa (maitasun-kontu zoroz eta klase desberdinen arteko tentsioz beterik) ekarri ez ezik, beste istorio komiko bat ere antzezten da.
Akats logistiko bat tarteko konpainiaren bi teknikari baino ez dira funtziora garaiz iritsi. Baina etsi beharrean, antzezpena egitea erabakiko dute herriko bi aktorek lagunduta. Bien bitartean komentario zorrotzak egingo dituzte antzerkiaz, birez eta artisten egoez. Ekintza ia hutsik dagoen espazio batean gertatuko da, eta argiek eta ikuslearen irudimenak eraiki beharko dute eszenatokia.
Fitxa artistikoa: