Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: «El rey Lear»

noviembre 22

“El Rey Lear” antzezlanaren bertsio minimalista eta lotsagabea, non hiru antzezlek pertsonaia guztien rolak egingo dituzten, askatasun handiz eta antzerkiaren arauei muzin eginez. Proposamen honetan meta-antzerkia tragediari aurre egiteko gakoa da, oholtza gune ezegonkorra bihurtuz, non gorputzak, ahotsak eta mugimenduak desegin eta berregiten diren aldez aurretik ohartarazi gabe.

80 minutuz antzezleek aparteko lan fisikoa egingo dute, boterea, handi-nahia eta gizakiaren hauskortasuna agerian uzten duten antzezpen-geruza batetik bestera ibiliz. Jolas eszenikoa eraiki eta eraitsi egingo da publikoaren aurrean. Eta zalantzan jarriko du bai errelatoa eta bai bera antzezteko ekintza ere.

Portugaleko konpainiak lan fisikoa, kolektiboa eta lotsagabekeria uztartu egiten ditu, eta Shakespeareren antzezlan klasikoaren ikuspegi erradikala eskaintzen dute beren estilo paregabean. Jose C. Garciaren zuzendaritzapean, antzezlanak mugak gainditzen ditu proposamen ausart, ludiko eta guztiz kritikoaren bitartez.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Willian Shakespeare
  • Sorkuntza kolektiboa
  • Zuzendaritza: José C. Garcia
  • Antzezleak: Carlos Pereira, Susana Nunes, Tiago Viegas

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España