Literatura taldeak irakurzaleei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere. Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da. Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.
Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du.
Ezaugarriak
Plaza-kopuru mugatua dagoenez, zozketa egingo da izena eman duten Santurtziko EIPS karnetadunen artean. Izena emateko Liburutegi Nagusira jo behar da edo online ondorengo estekan https://forms.gle/H2Aj6p9aKLgJ9B4s7 abenduaren 2ik 15era. Baldin eta plaza hutsik geratzen bada, beste herri batzuetako EIPS karneta dutenek ere izango dute aukera. Zerrenda horretako parte-hartzaileak izena eman zuten hurrenkeran onartuko dira. Zozketa abenduaren 16an egingo da. Onartutakoei mezu elektroniko edo telefono bidez jakinaraziko zaie bananbanan. Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa abenduaren 17tik
27ra ordainduko da Santurtziko Liburutegi Nagusian.
Egutegia
Asteazkenetan
• Urtarrilaren 8 eta 22an
• Otsailaren 5 eta 19an
• Martxoaren 5 eta 19an
Tailerraren dinamizatzailea: Begoña R. Orbezua
Hona hemen klubean irakurtzeko proposatutako liburuak:
• Mañana y tarde, Jon Fosse
• La mujer helada, Annie Ernaux
• Un lugar soleado para gente sombría, Mariana Enríquez
• Casa de muñecas, Henrik Ibsen
• La seca, Txani Rodríguez
• Regreso al Edén, Paco Roca