Uztailaren 11tik 20ra bitartean ospatuko ditu Santurtzik Karmengo Jaiak 2025.
Santurtziko Udalak abian jarri du uztailaren 11tik 20ra ospatuko diren 2025eko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa.
“Jakin dakizuenez eta herrian ohitura denez, gure jaien izaera herrikoi izaera eta jai giroa islatzen duen obra originalaren bila gabiltza. Kartelak honako lelo hau eraman behar du: ”Santurtzi jaietan. El carmen 2025. Uztailak 11-20 julio” azaldu du Itziar Carrocera Kultura, Euskara eta Kiroletako zinegotziak.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik, goizez (9: 00etatik 14:00etara), Kultura, Euskara eta Kirol Saileko bulegoetan, Casa Torre Jauregian (Sabino Arana kalea, 5). Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina obra aurkeztu ahal izango ditu, betiere originalak eta argitaragabeak badira.
Aurreko edizioetan bezala, aurkeztutako kartel guztiak Udaleko sare sozialen bidez zabalduko dira maiatzaren 29tik ekainaren 5era bitartean. Gainera, lan sorta bat ikusgai egongo da ekainaren 9tik 14ra Casa Torre Jauregiko Rompeolas Aretoan. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 6an, 13:00etan jakinaraziko da, eta hiru sari emango dira: 1.000 euroko sari bat irabazlearentzat eta 200 euroko 2 accesit. Epaimahaiko burua Kultura zinegotzia izango da, eta udal talde politikoetako ordezkariek, arloko teknikariek, Jai Batzordeko kideek eta herriko kuadrilletako ordezkariek osatuko dute.
«Sormenaren eta parte-hartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, udalerriko jai esanguratsuenak dinamizatzeko funtsezko elementu gisa. Hemendik herritar guztiak parte hartzera eta euren lanak erakustera animatzen ditugu «, amaitu du Carrocerak.