Santurtziko 2025eko Karmengo Jaien barne.
Uztailaren 17an, santurtziarrek The Flying Rebollos taldea gozatuko dute, 25 urte eta gero musika-mundura itzuli den Bilboko taldea, banda askoren erreferentea izandakoa, bai Ezkerraldekoak, bai Bizkaikoak eta bai estatu osokoak.
Banda 97an desegin eta 25 urtera, berriro elkartu ziren zenbait ekitaldi eta omenaldi ospatzeko asmoz. Hala ere, urtebete ondoren, berriro ekin zieten entseguei hasierako talde ia osoarekin (Txus Alday eta Gorka Bringas gitarrarekin, Xabi Goikoetxea baxuarekin, Edorta Arostegi ahotsean eta Lalo “Sugar” Fandino harmonikarekin). Berriz elkartzean bizi izandako hunkitura magikoek bandaren itzulera ekarri dute. Orain, gainera, plan berri bat dute: gorputza astinduz izerdia eragitea eta zure bihotzeraino iristea.