Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Santurtziko Kornitesko Erromeria 2025

abril 21

Pazko astelehenean, apirilak 21, Korniteseko erromeriaren aurtengo edizioa ospatuko da Serantes mendian. Urtero milaka lagun batzen dituen jai honetara Santurtziarrak nahiz inguruko herrietakoak bertaratuko dira.

Kornites erromeria antzinako kornites opilarekin lotzen da. Mutur bat duen ogi itxurako opil hura barruan txorizoa edota arrautza zituela egosten zen eta ohitura izaten zen egun horretan Serantes mendian jatea.

Jarduera ugari antolatzen dira urtero jaia ospatzeko, aurten, besteak beste, Mazo inguruan, jolas gune bat jarriko da, egun horretan mendira igotzen diren umeek puzgarrietan ondo pasa dezaten. Jolas horiek goizez (12:00- 14:30) naiz arratsaldez (16:00 -18:30) egongo dira eta iluntzean, erromeria bat egingo da, egunari amaiera emateko. Gainera, txosnak eta erroskila-saltokiak ere jarriko dira mendiko zenbait tokitan.

Itziar Carrocera Kultura, Euskara eta Kirol zinegotziak esan duenez “gure ohiturak bizirik iraunaraztea ezinbestekoa da gure herriaren izaera indartzen jarraitzeko. Kornites eguna santurtziarrok egutegian ondo nabarmenduta izaten dugun horietako bat da, izan ere, aukera paregabea da lagun, familia eta gertukoekin aire zabalean elkartu eta ondo pasatzeko”.

Azpiegiturari dagokionez, zaborrontzi eta komun gehiago jarriko dira aurten. Horrez gain, aurreko urteetan bezala, DYA izango dugu bertan, egunean zehar gerta litezkeen arazoei erantzuna eman ahal izateko.

Local

Santa Teresa eraikina
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España