Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko San Jorge Jaiak 2025

abril 25 - mayo 3

Apirilaren 21etik maiatzaren 4ra, Santurtzik bere zaindariari eskainitako San Jorge jaiak, ospatuko ditu kultura, kirola, gastronomia musika eta denontzako ekintzak batzen dituen egitarauarekin.

Ikusle guztientzako jarduerak dituen egitarauaren baitan, haurrentzako jarduerak izango dira, hala nola, tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Horrez gain, musikarako tartea ere izango dugu Dj-a, berbena eta zenbait kontzerturekin eta kalejirak nahiz dantzaldiak ahaztu gabe.

Hasiera astelehenean, hilak 21, izango da Kornites egunarekin batera. Egun horretan Serantes Dorreari bisitaldia egin ahalko zaio, haurrentzako parkea izango da egun osoz eta erromeria herrikoia arratsaldean. Asteazkenean, hilak 23, zaindariaren egunean, Meza Nagusia ospatuko da San Jorge Elizan eta haurrentzako parkea antolatuko da oinezkoen kalean. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta beste aukera ludiko batzuk izango dira bertan.

Apirilaren 25etik 27ra Santurtzin kirolez, musikaz eta tradizioz beteriko hiru egun biziko ditugu. Santurtziarrok honakoaz gozatu ahal izango dugu: Antzerkia Serantes Kultur Aretoan, DJ saioak, gimnastika erritmikoko eta saskibaloiko txapelketak, koadrillen arteko topaketa proba eta gastronomia ikastaroa barne; gainera, kalerik kalekoak eta kontzertuak izango ditugu. Igande goizean, Santurtzi-Zierbana martxa egingo da eta
baita Alarde Txikia ere. Askotariko jarduera horien ondoren, jaietako unerik hunkigarrienetako batekin itxiko da eguna, Santurtziko Bandak eta herriko abesbatzek kontzertu handia emango baitute Gernika parkean, herriaren 950. urteurrenaren omenez.

Egitarauaren bigarren aldia, Santurtziko Txosnaguneak antolatua, maiatzaren 2tik 4ra izango da eta horretan ere jarduera ugari antolatuko dira, hala nola, erromeriak, aire zabaleko kontzertuak, Gizonezkoen Junior Saskibaloi Txapelketaren azken fasea eta dantzaldiak.

 

Local

104.5º galeria
Ribera de Erandio, 9 Puerta 3
Eratsun, Navarra 090 España