
Zer dela eta iristen dira hain film afrikar huts gutxi gure zinema-aretoetara? Erantzuna ondotxo ezaguna den arren, ez diogu horrexegatik Afrika bezalako kontinente aberats bat aldarrikatzeari eta dagokion lekuan jartzeari utzi behar. Lacôtek, dokumentaletik datorren zuzendari frantziar-bolikostarrak, dioenez, berari interesatzen zaiona “kultura batetik abiatuta istorio bat kontatzea da, Afrikako imajinario batetik.Mendebaldeko Afrikako kulturan, errealismoaren, magiaren eta fantasiaren arteko mugak oso porotsuak dira, oso iragazkorrak.” Horrela, ‘La noche de los reyes’ filmak Boli Kostako errealitate latza eta istorioen itxaropena uztartzen ditu, benetako ezaugarri afrikarra, non ipuinen transmisioa mundua ikusteko duten moduaren parte den. Segurtasun handiko presondegi maskulinizatu batean girotuta eta Shakespeareren ‘Mila eta bat gau’ balira bezala, ikusi behar den filma da hau. Afrikako zinema berriaren leihoa ez ezik, istorioen indarrarena ere bada. Zinegileak berak dioenez, “Hemen kondairan, politikaren artxibategian, kontakizun historikoan edo mitoan egon gaitezke”.
Filma 2020an aurkeztu zen 77. Veneziako Mostran.
Fitxa teknikoa: